Eskaintzak Berriak Ekintzak Zonalde eta bailarak Baliabide turistikoak Elkartea

www.turismonavarra.es


www.turismoruralnavarra.com


www.coloursofspain.com
Elkartea 
Hiruak Bat landetxe elkartea, 1.992. urtean sortu zen, Baztan-Bidasoako landetxeen garapena bultzatzeko helburuarekin. Gaur egun, elkarte barruan 112 establezimendu daude eta bailara hauetako landetxeak elkartzen dituen entitate garrantzitsuena da. Hemezortzi urteko esperientziaren ondoren, Hiruak Bat elkarteak leku garrantzitsua du Turismo sektorean ere eta Nafarroako Gobernuarekin, Nafarroako Landa Turismo Federazioarekin nahiz Bertiz Partzuergo Turistikoarekin elkarlan estuan aritzen da. Elkartearen helburu nagusia, Baztan-Bidasoa destino turistiko gisa promozionatzea eta bazkide guztien elkarlanaren bitartez gure landetxeen promozio haunditzea da eta honetarako, hainbat bide erabiltzen dira:

1. INTERNET:
1.1. www.baztan-bidasoa.com (Elkarteko web orria)
1.2. www.consorciobertiz.org (Bertiz Partzuergo turistikoaren web orria)
1.3.www.turismoruralnavarra.com (Nafarroako landa turismo federazioa. Bazkideak soilik)
1.4. www.toprural.com (%25-eko deskontua bazkideentzat)
1.5. www.pyreneesatlantiques.com (%45-eko deskontua bazkideentzat)

2. INFORMAZIO TURISTIKODUN ARGITALPENAK:
2.1. Baztan-Bidasoako baliabide gida.
2.2. Baztan-Bidasoako mapa turistikoa.
2.3. Bidasoaren Herria DVD-a.
2.4. Urdax-Baztango Donejakue bideko topogida.
2.5. Zonaldeko besta eta ekintzen agendak.
2.6. Nafarroako landa alojamenduen gidaliburua.
2.7. Bailara lasaiak liburuxka.

3. TURISMO FERIAK:
3.1. Nafarroako Gobernua joaten den ferietan gure argitalpenen banatzea: Fitur (Madrid), Holanda, Belgica, Ferantur (Sevilla), Cataluña…
3.2. Stand-arekin: Navartur (Iruña), Sevatur (Donostia), Expovacaciones (Bilbo), Bordeaux, Naturaleza y Ocio, Mundumira…
3.8. Bertako feriak: Elizondo, Bertiz...

4. PUBLIZITATEA:
4.1. Aldizkarietan: Pirineos, Conocer Navarra, Turismo Rural, Pyrénées, Viajar con Hijos…
4.2. Irratietan: Herri Irratia, Onda vasca, Radio Euskadi…
4.3. Telebistan: TeleDonosti…
4.4. Egunkarietan: Zonaldeko ekitaldien prentsa oharrak egunkari guztietara.
4.5. Interneten: Turismoaren inguruko web orrietan bannerrak, elkarteko web-aren linkarekin.

5. BERTZE HAINBAT ABANTAILA ETA ZERBITZU:
*Deskontuak jabearentzat: bisita txartelak, arropa garbiketa, aseguruak...
*Deskontuak bezeroentzat: Leku bisitagarrietarako bonoak, jatetxeetako otorduak...
*Proiektuen garapena: Sorginen jokua, zozketak...
*Dirulaguntzen informazioa eta gestioan laguntza
*Landetxeko funtzionamenduaren argibideak(antizipoak, legedia, erreklamazioak...) eta tramiteak
*Ikastaroak eta familiarizazio bidaiak
*Landetxe hornitzeko foileto turistikoen banaketa…


BULEGOA:
  Bertiz Partzuergo turistikoa
  Landa turismo zentrua
31720 Oieregi (Nafarroa)

  KONTAKTUA:
Laura Elizagoien eta partzuergoko langilegoa
  Astelehenetik ostiralera: 8:30h. – 15:00h.
Tel: 948 59 23 23
Fax: 948 59 22 75
info@baztan-bidasoa.com

 Hiruak Bat 2010